KIROL ESKOLAREN HELBURU OROKORRAK
- Ikasleen integrazioa, bai eskola mailan eta baita eskolen artean ere, harrremanak bultzatuz eta sendotuz.
- Euskararen normalizazio lanetan eragile aktiboa izatea: hau da, euskararen erabilera kiroletan normalizatzea.
- Ikastetxearekiko identifikazioa lortzea, eskolaz kanpoko ekintzen bitartez.
- Goi-mailako ikasleak kirol ekintzetako monitore edo entrenatzaile lanetan integratzea.
- Antolatzen diren ekintzetan, kirol-teknika maila hobetzea.
- Osasun hezkuntza lantzea prebentzio mailan. Bide batez, kirola osasun iturri azaltzea.
- Zenbait balore indartzea: parte hartzea, lehiakortasuna, kiroltasuna, begirunea...