2013/09/06

KIROL ESKOLAREN HELBURU OROKORRAK

  • Ikasleen integrazioa, bai eskola mailan eta baita eskolen artean ere, harrremanak bultzatuz eta sendotuz.
  • Euskararen normalizazio lanetan eragile aktiboa izatea: hau da, euskararen erabilera kiroletan normalizatzea. 
  • Ikastetxearekiko identifikazioa lortzea, eskolaz kanpoko ekintzen bitartez.
  • Goi-mailako ikasleak kirol ekintzetako monitore edo entrenatzaile lanetan integratzea.
  • Antolatzen diren ekintzetan, kirol-teknika maila hobetzea.
  • Osasun hezkuntza lantzea prebentzio mailan. Bide batez, kirola osasun iturri azaltzea.
  • Zenbait balore indartzea: parte hartzea, lehiakortasuna, kiroltasuna, begirunea...